Oria Sport eta Tolosa CFk kirol arropa eman diote Tolosaldea Sahararekin elkarteari, honek Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara eta Mendebaldeko Saharara bidaltzeko. Mugak ireki bezain laster bidaliko dute materiala eta gogoratu dute Maroko Mendebaldeko Saharara sartu dela baimenik gabe eta momentu zailak bizitzen ari direla.