- Tolosako Leidorreko aretoak eta kultur etxeak programatutako ikuskizun eta kultur ohiko jarduera guztiak berreskuratu dituzte Eusko Jaurlaritzaren azken aginduari jarraiki.

Horrela, aurreikusiak zeuden ekintza guztiak mantendu egin dira; hala nola, kultur etxeko ikastaroak, Jabetze Eskolako jarduerak, Topagunea edota zinea.

Topagunearen kasuan, zerbitzua sei laguneko taldeetan banatuta emango da, egoerak eskatutako gainerako neurriak jarraituta. Kultur jarduerak ohiko moduan egin ahal izango dira, betiere edukiera %50era mugatuta eta prebentzio neurri guztiak jarraituta. Kultur etxeko bilera gelak, gehienez ere sei pertsonez osatutako taldeek erabili ahal izango dituzte eta entseguak egiteko aukera izango da, kontingentzia plana jarraituta, eta betiere seiko taldeetan banatuta eta espazioaren edukiera (%50) gainditu gabe.

Era berean, asteburuan atzeratutako jarduerei dagokienez (udal musika bandaren kontzertua, Kukai taldearen emanaldia, zinea...), data berrietan gauzatu eta eskaini ahal izateko lanean ari da Tolosako Udala.