- Amher SOS Arrazakeriak eta Hernaniko Udalak biharko emakume zaintzaileentzat beren sentimenduak adierazteko tailer praktiko bat antolatu dute. Saioa Iturola Sorgunean izango da, 17.00etatik 19.00etara. Parte-hartzea doakoa izango da. Haurrak zaintzeko zerbitzua ere eskainiko da, aurrez eskatuz gero. Izena, amher-sos_racismo@hotmail.com helbidean edo 671 116 414 telefonoan.