- Etxealdian, Mintzalagun sareari esker, komunitateko kideek internet bidez harremanetan jarraitu dute, baina uda ondoren, bidelariak eta bidelagunak astero biltzen hasiko dira.

Asterako hitzorduei ekingo zaie, beraz, berriz ere, astero euskara praktikatzeko "elkar zainduz eta eran-tzukizunez", azaldu dute Galtzaundi Elkarteko kideek. Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna). Mintzalagunak bospasei laguneko taldetan elkarturik, adiskide giroan arituko dira hizketan astean behin ordubetez elkartuz.

Tolosaldean, egun, hainbat herrietan daude Mintzalagun taldeak: Alkiza, Altzo, Anoeta, Ibarra, Ikaztegieta, Lizartza, Irura, Tolosa, Villabona eta Zizurkilen.

Izen ematea doakoa da eta ikasturte osoan dago irekita. Beraz, min-tzalagunean parte hartu nahi dutenek herriko udaletxera edota Galtzaundi Euskara Taldearen egoi-tzara jo behar dute izena ematera. Bestetik, online emateko izena ere badago www.galtzaundi.eus edota mintzalaguna.topagunea.eus webguneetan.