- Martxoan COVID-19ak jarduna eten ondoren, kantuan hasiko dira berriro Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzak. Gaur egingo dute lehen entsegua kultur etxean (txikiek 19.30etik 20.30era eta helduek, 21.00etatik 22.30era). Abeslariek segurtasun protokoloa bete beharko dute, besteak beste, eskuak ondo garbitu, tenperatura hartu, musukoa erabili eta entsegu bakoitzean erabilitako materiala desinfektatu. 2020 urte berezia zen Txintxarri abesbatzarentzat, aurten 60 urte bete baititu, baina oraingoz ospakizunak atzeratu egingo dira.