- Udazkenean herrian antola daitezkeen ekintza eta ekimenen inguruan eztabaida-tzeko helburuz, eragile eta herritarrei bilerarako deia luzatu die Ibarrako Udalak. Hitzordua bihar da, 19.00etan.

Osasun egoerak baldintzatuta, ezinbestekoa izango da norberak bere joateko asmoa baieztatzea, jende-kopuruaren baitan, bilera egiteko toki egokiena erabakiko baita. Beraz, gaur, asteazkena, 16.00ak baino lehen baieztatu behar da bilerara joateko asmoa, aforoa mugatua izango baita. Interesa dutenek 943 670 399 telefonora deitu edota kulturetxea@ibarra.eus helbidera ida-tzi behar du.