- Herriko frontoiaren teilatuan eguzki-plakak jartzeko lehiaketaren baldintza-pleguak onartu berri ditu Udalak. Lizitazioa abian jarriko da laster. Urtearen bukaerarako lanak bukatuta egotea da helburua. Eguzki-plakak jarrita udalak udal eraikinen eta ur-ponparen energia-beharraren zati bat estaliko du eta elektrizitate soberakinak sare elektrikora salduko dira.