- Udazkenari ongietorri emateko, Villabonako Udaleko Kultura saila hainbat ekitaldi antolatu ditu. Hala, gaur dantza Erreboteko plazan eta antzerkia izango dira Gurean.

Dantzaz konpainiak Basoa emanaldia eskainiko du 13.00etan, Erreboteko plazan. Josu Mujikarena da koreografia, Iñaki Salvadorrena musika eta Xabier Sukiarena testua. Ikuskizunerako ez da sarrerarerik ez gonbidapenik behar.

Eta ondoren, 19.30ean, Perigallo Teatrok aurkeztuko du Gurea aretoan La mudanza antzezlana. Helduentzako antzerkia da eta bi aktorek parte hartzen dute; Celia Nadal eta Javier Manzanerak. Sarrerak aldez aurretik zortzi euro balio dute (Amasa eta Basajaun) eta leihatilan, hamar.

Zabalik da, gainera, Seve Iglesias margolariaren erakusketa Gureako erakusketa gelan. Astelehenetik ostiralera 18.30ean irekiko da urriaren 2a bitarte.