- Tolosako udal liburutegiak irakurketa kluba jarri du martxan beste urte batez, aurrez irakurritako liburu baten inguruan solasean aritzeko eta elkartrukerako gune gisa. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, doan, eta gehienez hamar pertsonako taldea osatzea beharrekoa izango da, egungo egoerara egokituz. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko.

Ikasturte honetako saioak aurrez aurrekoak izatea erabaki da eta haur liburutegiko ekintza-gelan egingo dira, segurtasun neurri guztiak bermatuz. Hori bai, osasun egoerak momenturen batean baimenduko ez balu, online egingo lirateke eta parte-hartzaile kopurua zabalduko litzateke.

Liburuak dinamizatzaileek eta liburutegiko langileek aukeratuko dituzte eta liburutegian mailega-tzeko aukera egongo da beti. Adituek dinamizatuko dituzte solasaldiak eta saio batzuetara idazlea bera ere joango da.

Irakurketa klubean parte hartzeko aurrez izena eman behar da liburutegira bertaratuta edo telefonoz 943 697 462 zenbakira deituta.

Ikasturte berriaren hasierarekin, udal liburutegiaren ordutegia ere zabaldu da. Goiz eta arratsaldez dago irekita, astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.

Bestalde, haurren mailegu zerbi-tzua ere eskuragarri dago, baina gogoratu dute helduen liburutegitik bideratzen dela.