- Sormenetik egitasmoaren edizio berria antolatu du Galtzaundik biharko. Oraingoan, Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez idazleak izango dira protagonistak eta feminismoak bertsolaritzan eta literaturan duen tokiaz hitz egingo dute, Haritz Azurmendiren galderei erantzunez. Saioa 12.00etan hasiko da, Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak duen gunean. Solasaldia Loatzo musika eskolako musikariek girotuko dute. Ekitaldia irekia izango da, baina edukiera mugatuarekin