- EH Bilduk zalantzan jarri ditu Han edo hemen, erosi Andoainen kanpainari lotutako hainbat alderdi, nahiz eta babesa eman dioten bertako merkataritza sustatzeko helburuz.

Hasteko, kanpainaren diseinua eta koordinazioa egiteko enpresa bat kontratatzearen beharrak harritu ditu: “Aurreko zortzi urteetan, komunikazio gastua, azaleko gastua zela esaten zuten”. EH Bilduk ez du bidezkoa ikusten 10.890 euroko gastua egitea orain horretan, are gehiago, iaz komunikazio teknikari bat kontratatu bazen. Era berean, galdetzen dute ea zergatik aurrekontua eskatzen zaien enpresetatik bi bilbotarrak diren eta bestea oiartzuarra: “ez al dago komunikazio enpresak Andoainen eta eskualdean?”

“Guztiz salagarria iruditzen zaigu. EAJren esku dago departamentu hau, Mari Jose Izagirre da Andoaingo Sustapen Ekonomikorako batzordeko lehendakaria, eta Beterri-Buruntzako lehendakaria”, amaidu dute.