- Uda Hernanin programaren baitan, larunbatean, Chillida Lekun, 11.00etan, dantza tailerra antolatu da sei eta hamabi urte artekoentzat. Myriam Pérez Cazabon dantzariak emango du, Eskulturak betetzea izenburupean. Sarrerak sei euro balio du eta aldez aurretik erosi behar da Biteri kultur etxean (9.00-14.00). Sarrera eta irteeran maskara jarri behar da eta gel desinfektatzailea eraman.