- Ostiralean, Usurbilgo Kultur Biraren barruan, Odolaren Mintzoa talde usurbildarra formatu akustikoan gozatzeko aukera izango da. Argitaratuak dituzten bi diskoetako abestiez eta bertsioz osaturiko kontzertua izango da. Emanaldia, Aginagako eliza zaharraren kanpoaldean izango da 20.00etatik aurrera. Kontzertua soilik usurbildarrentzat da eta sarrera usurbilkultura.eus plataforman eskuratu behar da.