- Tolosa Kantariko zuzendaritzak uztaileko kantu jira bertan behera uztea erabaki du eta, beraz larunbatean, uztailak 25, ez dute saiorik egingo. “Bizi dugun egoerak ez digu lasai aritzeko baldintzarik eskaintzen eta hala hobetsi dugu”, esan dute. Martxoaz geroztik, Tolosa Kantariren bueltan bazkaria egitekoa zen, eta hura ere bertan behera uztea erabaki da, hainbat atzerapen eta gero. Aurrez saldu ziren txartelen dirua berreskuratzeko Xirimiri Kafetegira edo Elektrikariak-era (Arantxiren denda) jo behar da.