- Hernaniko Udaleko Kultura sailak kudeatuko ditu kultur sustapen eta zabalkunde arloan urteko programak edo jarduera zehatzak garatzen dituzten entitateentzako lagun-tzak. Eskaera egiteko epea abuztuaren 19 arte zabalik egongo da. Eskakizunak Internet bidez aurkez daitezke www.hernani.eus helbidean. Bestela, udaletxeko beheko solairuan, astelehenetik ostiralera 9.00etatik 13.00etara. Horretarako, aldez aurretik hi-tzordua hartu behar da 943 337 000 telefono zenbakian.