- Erribera kultur etxea inauguratzen denean herriko haurren erakusketa bat egingo da, konfinamendutik orain arte egin dituzten artelanekin. Dagoeneko bi jasoketa burutu dira eta gaur arratsaldean egingo da azkena. Erakusketan parte hartu nahi duten haurrek bere marrazkia 16.00etatik 18.00etara eraman beharko dute Erribera kultur etxera (Kontxa Etxeberria plaza).