- Dagokion ikastaroa euskaltegi batean bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan aurkeztu behar izaten dute interesatuek eskaera, baina ikasturte honetan euskara ikastaroren bat hasi eta 2020ko otsailaren 29tik aurrera bukatu dutenentzat Lasarte-Oriako Udalak dirulaguntza eskatzeko epea uztailaren 17ra luzatu du.

Neurri hori hartu du Udalak COVID-19ak sortutako egoerak ekarri dituen baldintzapenak kontuan hartuz, komenigarria ikusi duelako herritarrei erraztasunak ematea eskaerak egiterako orduan. Are gehiago, eskaera udaletxeko erregistroan presentzialki aurkeztu nahi dutenek aldez aurreko hitzordua hitzar-tzeko eskatu zaiela eta Udalak berak arazoak eduki ditzakeela guztiak garaiz eta aldez aurretik zehaztuta zegoen epearen barruan egin ahal izateko.

Eskaera online egin nahi duenak, berriz, www.lasarteoria.eus orrian du esteka.