- Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunea apurka bere martxa berreskuratzen ari da, eta Aukeran Dantza Konpainia eta an-tzerki taldeek ekin diete dagoeneko haien entseguei segurtasun protokoloak jarraituz.

Bada, gaur beste pauso bat emango da laborategian lantzen ari diren ikuskizunetako baten aurkezpenarekin. Tanttaka Teatroak Agirre an-tzezlana taularatuko du, 19.00etan elebietan, Prozesuak agerian formatuan. Izan ere, erabat amaitu gabe dago, baina orain arte landurikoa erakutsiko dute. Konfinamendu ostean Saroben eskaintzen den lehen ikuskizuna izango da.

Sarrera doakoa da, baina %50eko edukiera soilik beteko da gehienez. Antzoki barruan ezinbestean musukoa jarrita eduki beharko da momentuoro. Ikusle bakoitzak bere musukoa eraman beharko du etxetik. Gainera, komunak ezingo dira erabili.

Sarobeko langileek kontrolatuko dute ilara modu zuzen batean egituratzea eta bertaratzen diren pertsonen artean segurtasun distantziak mantentzea eta irteera ere beraiek gidatuko dute.