- Egoera ekonomiko larriagatik gizarte bazterketa arriskua bizi duten herritarrei laguntzeko elkartasun sare herritarra egituratu nahi du Udalak. Horretarako, bilera irekia egingo du bihar, 19.00etan, udaletxeko batzar aretoan.

COVID-19aren krisiaren garairik zailenetan, gehien behar zutenei laguntzeko boluntario gisa lan egiteko prestutasuna azaldu zuten herritar ugarik eta Udalak dinamika solidario horri jarraipena eman nahi dio. Biharko bileran parte hartu ahal izateko izena eman behar da WhatsApp bidez 693 018 568an edo elkartasuna@villabona.eus helbidera idatzita.