- Larrialdi egoeran alkatearekin harreman zuzena izateko martxan jarritako WhatsApp zerbitzuak herritarren artean izan duen harrera ona ikusita, udal gobernuak kanala mantentzea erabaki du, gobernantza irekiaren ikuspegitik.

Komunitatearen baitan lanean ari diren elkarteei eta norbanakoei zuzenduta egongo da, gizarte antolatu baten barruan sor-tzen diren proiektuei eta egitasmoei buruzko beharrak eta kezkak kudeatzeko. Komunitatea eta Gobernantza sailarekin WhatsApp bidez harremanetan jartzeko 688 768 458 zenbakira idatzi ahal izango dute herritarrek, astelehenetik ostiralera.