- Eusko Jaurlari-tzak argitaratutako liburutegiak irekitzeko protokoloa jarraituz, Astigarragako liburutegia atzotik zabalik dago. Bi zerbitzu eskainiko dira liburutegian presentzialki. Batetik, mailegu zerbitzua erabilgarri egongo da, eta bestetik, ikasteko aukera egongo da. Bi zerbitzuak erabiltzeko hitzordua hartu beharko da.

Liburutegira etorri baino lehen irakurle bakoitzak liburutegien katalogoan bilatuko du maileguan eraman nahi duena. Bilaketa egin ondoren liburutegiarekin harremanetan jarriko da telefonoz (943 331 192) edo emailez (info.liburutegia@astigarraga.eus).