- Atletismoko pista berritzea erabaki zen Hernani Erabaki prozesu parte-hartzailean, eta aste honetan bertan hasiko dira berritze lanak, Udaletik jakinarazi dutenez. Pistako kautxozko zorua berrituko da eta inguruko belardia txukundu. Berritze lanek hiruzpalau aste iraungo dutela aurreikusten da. Bitarte horretan, pista itxita egongo da herritarrentzat.