- Berriz ere ateak irekiko ditu bihar Topic-ek, COVID-19ak sortutako nahitaezko konfinamenduaren ondoren. Lanegunetan zabalik izango da 15.30etik 19.00etara eta asteburu eta jaiegunetan, 10.30etik 14.00etara eta 15.30etik 19.00etara.

Txotxongiloen nazioarteko zentrotik gogorarazi dute bisitaz segurtasunez gozatu ahal izateko, arauzko distantzia mantendu behar dela eta ez direla txotxongiloak edo bestelako ageriko elementuak ukitu behar. Gainera, musukoa edo maskara erabiltzea ezinbestekoa izango da. Debekatuta dago igogailua erabiltzea, guztiz beharrezkoak diren kasuetan izan ezik. Zalantzarik izanez gero, Topic-eko langileei kon-tsulta egin beharko da.

Bisitak ordubete iraungo du eta museoko lantaldeko kide baten gida izango du. Erreserba egiteko 943 650 414 telefono zenbakira deitu beharko da edo cit@cittolosa.com helbidera idatzi.