- Urnietako Udalak asteburu honetarako aurreikusita zeuden Gazte Festak bertan behera uztea erabaki zuen apirilaren erdian. Dena den, eta oraindik egoera oso zail batean murgilduta jarraitzen dugun arren, egoera zertxobait egonkortu denez, asteburu honetarako kultur egitarau labur bat prestatu dute herriko elkarteek Udalaren laguntzarekin.

Musika eta dantza ikuskizunak izango dira Urnietako kultura bizirik dagoela erakusteko, betiere segurtasun neurriak errespetatuz eta bermatuz, eta kalean ikusle asko pilatzea saihestuz. Udalak herritarrei ardura eskatu die. Halaber, igandean 11.00etan, bertso eskoletako ikasleen bertso batzuk ipiniko dira ikusgai Urnietako Udalaren Youtube kanalean.

Bestalde, Udalak kartel batzuk prestatu ditu Gazte Festak 2020 Gora Urnieta leloarekin. Kartel horiek herriko komertzioetan eskura daitezke doan.