- Deseskalatzeko prozesuaren 2. fasean sartu garenean, TAO zerbitzua (gune urdineko aparkalekua) indarrean sartuko da berriro ere Urnietako kaleetan ekainaren 1etik aurrera. Aplikatzeko irizpideak ohikoak izango dira. Hau da, gehienezko aparkaldia 60 minutukoa izango da lanegunetan eta larunbatetan eremu bakoitzerako zehazturiko ordutegiaren barruan. Igandetan ez dago TAO zerbitzurik.