- Kilometroak 2020ren abestiaren aurkezpen-ekitaldia ostiralean online egingo dute zuzenean. 12.00etan aurkezpen bideoa zabalduko dute eta 12.15ean abestia, hurrengo plataforma hauetan: Facebook, Instagram, Twitter, YouTube, Soundcloud eta kilometroak.eus webgunean. Larunbatean, berriz, 12.00etatik aurrera Amasa-Villabonan eta Zizurkilen barrena ibiliko dira autoz abestia herritarrei aurkezten.