- Apirileko saioko esperientzia ona ikusita, hil honetan ere irakurle taldearen saioa online egingo du Galtzaundi Euskara Taldean. Hilaren 20an bilduko da taldea, 17.30ean, eta Lev Tolstoiren Hadji-Murat eleberri labur historikoa aztertuko da Yurre Ugarte dinamizatzailearekin. Parte hartzeko aukera erabat irekia da, baina aurrez www.galtzaundi.eus-en izena eman behar da.