- Osasun larrialdi egoerak irauten duen bitartean herriko establezimenduek pairatzen duten egoerarekin leuntzeko ahalegina egiten ari da Ibarrako Udala. Merkatari eta ostalariei laguntzeko 82.000 euroko diru-lerroa sortu da.

Diru-laguntzak ematerako orduan zehaztuko da bakoitzari emango zaion zenbatekoa, kontuan hartuta establezimenduak itxita edota par-tzialki irekita aurkitzen diren. Lokalak partzialki irekita daudela kontsideratuko da %50ean edo %50etik behera lanean ari direnean. Horretarako, Udalak burututako inspekzioak hartuko dira kontuan.

Zenbakiak ere zehaztu dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ikus daitekeen moduan. Jatetxeek hileko 600 euro jasoko dituzte, tabernek 550 euro eta komerzioek, 450 euro. Beren jarduna partzialki burutzean ari direnek, aldiz, 350 eurok jasoko dituzte.

Azkenik, Udalak bere esku dagoen laguntza ematen duen bezala, herritarrei herrian bertan kontsumitu dezatela dei egiten die, herriko komertzio eta ostalaritza osasuntsu atera dadin krisi honetatik.