- Hernani Solidarioa Stop Desahucios, Atawafok, Elikagai Bankuak, Caritas Parrokiala eta Amher osatzen duten plataforma da. Urte batzuk daramatzate elkarrekin lanean eta herriari begira errekonozimendua ematen urte bukaeran. Oraingoan, koronabirusaren krisiari aurre egiteko, funts ekonomiko solidario bat sortu dute.

Hernani Solidario taldeak azaldu duenez, funts hau Udalak eta gizarte-eragileek asetzen ez dituzten beharrei erantzuteko erabiliko da. Elikagai freskoak edota sendagaiak izan daitezke.

Egoerak baloratzeko batzorde batek zehaztuko du zer irtenbide eman ditzakeen funts ekonomiko solidario honek.

Funts hau martxan jartzeko dohaintzak egin nahi dituzten herritarrek Amher Sos Arrazakeriaren kontu korronte bat izango dute beraien esku. Kontua Kutxabank banketxearena da (ES52 2095 5041 1110 7106 3571).