- Garraio publikoa erabiltzen duten herritarren artean ahoa eta sudurra babesteko musuko maskarak banatu ditu Udaltzaingoak Tolosako autobus geltokietan eta Hiribuseko erabiltzaileen artean.

Maskara kirurgikoak dira banatu direnak, eta COVID-19aren hedapena saihestea dute helburu. Hirubus zerbitzuko autobusetan eta autobus geltokietan banatu da materiala, eta Renfek ere banatu ditu tren erabiltzaileen artean.

Maskara hauen bidez, ahoa eta sudurra babesten dira, eta gaixotasunaren hedapena gelditzea ahalbidetzen da. Hainbat maskara mota daude herritarren eskura, babes maila eta erabilera ezberdinetakoak, jarduera motaren arabera sailkatuta, eta horiek erabiltzea bezain garrantzitsua da modu egokian jartzea eta kentzea, eta gainerako babes neurriak erabiltzen jarraitzea. Musukoak jende ugari pilatu daitekeen lekuetan erabili behar dira, segurtasun distantzia mantendu ezin denean. Babesa ez da erabatekoa, baina birusa hedatu ez dadin laguntzen dute.