- Amasa-Villabonako Udalak astearteetako nekazal produktuen azoka mantenduko duela jakinarazi du, segurtasun neurri bereziekin.

Udal gobernuak "albiste pozgarri" gisa baloratu du Eusko Jaurlaritzak debekua bertan behera utzi izana. Hala ere, mantenduko balitz, astearteko azoka dagoeneko egiteko erabakia hartua zegoela jakinarazi dute. Biharko azokan salmenta postuak bi baino gehiago badira, Erreboteko plazan egingo da, salmenta postuen eta bertara erostera gerturatzen diren herritarren arteko espazioa nabarmen handituz.

Tolosako Udalak bertan behera utzi zuen larunbatetako ohiko azoka eta haren ordez etxez etxeko salmenta egiten dute orain ekoizle eta baserritarrek. Azken berrien haritik, ordea, Udalak esan du "ekoizleen produktua ºk saltzeko gunea antola-tzeko lanean hasi" dela. Edonola ere, larraialdi egoerak irauten duen bitartean etxez etxeko salmentarekin jarraituko da.