- Aurrera darrai Santio jaietako kontzerturako taldeak aukeratzeko prozesua. Kultura sailetik argitu dute ez dakitela uztaileko jaiak normaltasunez ospatzeko moduan izango diren, baina jarraitu egingo dutela prozesuarekin. 20 talde proposatu dituzte herritarrek eta Udala talde horiekin harremanetan jarriko da orain uztailaren 28an jo-tzeko moduan dauden eta beren aurrekontua zein den jakiteko.

Bestalde, #AmasaVillabonaEtxetik argazki lehiaketan 140 lan jaso dira eta Oria Merkatarien Elkarteak eman dituen hiru saski zozketatu dira. Sarituak dira Itziar Eizmendi, Ainhoa Mendia eta Maite Ortiz.