- Villabonako Udala ezohiko neurriak hartzen ari da COVID-19ak eragindako egoera berriari aurre egiteko. Hala, organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzea erabaki du, herritarrek txartelik gabe erabil ditzaten. Erabaki hau Tolosaldeko Mankomunitatearekin elkarlanean hartua izan da, adituen iri-tziari kasu eginez. Helburua da lurrean utzitako poltsen bitartez gerta litekeen koronabirusaren hedapena saihestea da. Herritarrei eskatzen zaie hondakinak edukiontzien barrura botatzea eta saia daitezela poltsak egunero ez ateratzen.