Martxoaren 22an ospatuko da Uraren Nazioarteko Eguna, eta horren harira erakusketa bat, erreka garbiketa eta espeleologia irteera bat egingo dira, Nazio Batuak milurteko honetarako zehaztu dituen helburuekin bat eginez. Azken urteetan Tolosako ibaietako uraren kalitatea asko hobetu bada ere, ibaien ertzek plastikoz beteta jarraitzen dute, eta hori aldatzea ezinbestekoa da. Horregatik, plastikoen erabileran eta horiek ingurumenean duten eraginaz hausnartzea beharrezkoa da. Ibaien egoera ekologikoa hobe-tzeko eta herritarrak sentsibiliza-tzeko helburua dute Tolosako Udalak antolatu dituen ekintzek.

Dagoeneko Aranburu Jauregian ikusgai dagoen Ura eta natura argazki erakusketak horretarako bide izan nahi du. Hiru ataletan banatuta dago: ura protagonista duten argazkiak, euskal natur eremuetako argazkiak eta Tolosaldeako eremu naturalen informazioa eta argazkiak. Ura eta natura ataletako argazkiak Kaiko argazkilari balentziarrarenak dira, eta Tolosaldeakoak Iñaki Alonso herritarrarenak. Biodibertsitatea ezagu-tzera eman eta honen hauskortasunaz eta sufritzen dituen arazoez kontzientzia hartzera bultzatuko ditu bisitariak.

Era berean, bi deialdi egingo dira Oria ibaia garbitzeko; bata ikasleekin martxoaren 16, 17 eta 18an eta bigarrena herritarrei irekia martxoaren 28an. Igande honetarako, aldiz, Mendikute kobazulora espeleologia irteera antolatu dute.

Asteklimari dagokionez, Tolosako Udala ere hainbat ekintza antolatu ditu aldaketa klimatikoari aurre hartzeko konpromisoari begira. Marxoaren 22tik 28a bi ekintza egingo dira Tolosan. Lehena Gorka Egiaren hitzaldia izango da. Adituak kontsumo jasangarriaren inguruan aholkuak emango ditu martxoaren 24an egingo duen hi-tzaldian. Martxoaren 27an, berriz, Ipar Poloa salbatzera goaz! jolas kooperatiboen saioa egingo dute Zerkausian sei eta hamabi urte bitarteko ikasleek. Egun osoan berreskuratutako liburu eta diskoen azoka ere egingo da.

Egitaraua

Apirilaren 5a bitarte. Ura eta Natura argazki erakusketa Aranburu Jauregian. Ura protagonista duten argazkiak, euskal natur eremuetako argazkiak eta Tolosaldeako eremu naturalen informazioa eta argazkiak.

Martxoak 15. Espeleologia irteera Mendikute kobazulora, Akerbeltz-Amarozko Mendi Elkartearekin. 9.30ean Urkizuko pilotalekuaren ondoan. Izena emateko: 688 727 983 edo tolosakoingurumenzentroa@gmail.com.

Martxoak 16, 17, 18. Oria ibaiaren garbiketa ikastetxeekin. Herrikide, Laskorain eta Orixe ikastetxeetako DBHko 300 ikasle inguruk parte hartuko dute. Zerkaustik Usabalera arteko hainbat eremutan eta Santa Maria elizaren atzealdean arituko dira.

Martxoak 24. Kontsumo arduratsuari sustatzeko aholkuen inguruko hitzaldia Gorka Egia adituarekin, 18.30etan kultur Etxean.

Martxoak 27. Ipar Poloa salba-tzera goaz! jolas kooperatiboak, 18.30ean, Zerkausian eta berreskuratutako diskoen eta liburuen azoka egun osoan zehar Trianguloan (txarra bada Zerkausian).

Martxoak 28. Oria ibaiaren garbiketa. Deialdia herritarrei irekia da, 11.00etan, Zerkausiko ontziralekuan.