Villabona - Abesbatzen kon-tzertu berezia izango da gaur Jesusen Bihotza elizan, 20.00etan. Andoaingo Obauba Gazteak eta Ordiziako Oroith Gazteak taldeek parte hartuko dute.

Obauba Gazteak Andoaingo Udal Musika Eskolako abesbatzetako bat da eta Katrin Iturralderen zuzendaritzapean arituko dira. Oroith Gaztea, berriz, Ordiziakoak dira eta Shrabani Aranzabe Alkizarra edukiko dute zuzendari. Oroith Gazteek, besteak beste, Rihannaren Diamond, Xabier Sarasolak moldatutako Ilargia eta David Azurzaren Larre berrian abestuko dute. Obauba Gazteek, berriz, Lightfooten Dona Nobis Pacem, Ken Zazpiren Itsasoa gara eta Papoulisen Oye abestuko dute.