VILLABONA - Bildutako 4.000 kilo elikagai bidali ditu dagoenekoTolosaldea Sahararekin elkarteak saharar errefuxiatuen kanpamenduetara . Bilketarekin amaituta, egutegiak otsailan jarri ditu eta Oporrak bakean kanpainara batu nahi duten familiak biltzeko deia egin dute. Programa honen berri emateako Bidaia bat baino gehiago erakusketa zabalik dago Villabonako Gurea antzokiko erakusketa gelan.

Tolosaldeako ikastetxe, udaletxe eta zenbait dendetan egon diren bilketa guneetan jaso dituzte elikagaiak. "Ez dute sahararren arazoa konpontzen, baina saharar herria bizirik iraun dezan ezinbestekoa da. Konponketa, herrialde honek bizi duen okupazio ilegalaren etenarekin etorriko da", azaldu du Agustin Agote, Tolosaldea Sahararekin elkarteko ordezkariak. Eskualdean jasotako kilo horiek guztiak dagoeneko Donostian daude, eta otsailaren 29an Zurriolatik aterako dira Bizkaia eta Gipuzkoan egin diren bilketetan jasotako guztiak.

Era berean, martxan dute aurtengo Oporrak bakean programa Bidaia bat baino gehiago leloarekin. Euskal Autonomia Erkidegoan 100 harrera familia behar dira eta helburu hori lortzeko apirilaren 30a arteko epea dute antolatzaileek. "Tolosaldean ere hainbat familia behar ditugu iaz gurean izan ziren haur kopurua errepikatzeko helburuarekin; hain zuzen ere, zazpi harrera familia aberri behar ditugu", jakinarazi dute elkartetik.

Helburu hori lortu ahal izateko asteko eta behin programaren inguruko informazioa zabaldu nahi dute, eta Amasa-Villabonako Gurea aretoan. Gaur arte ikusgai dago Bidaia bat baino gehiago, 11.00etatik 13.00etara eta 18.00etatik 20.00etara. Ordutegi horietan aurreko urteetan harrera familia izandakoak edota elkarteko kideak izango dira. Bestalde, apirileko azken aste bitartean hainbat topaketa egiteko asmoa dute. Xabat Laborde Amasa-Villabonako zinegotziak elkarteak egiten duen lana goraipatu zuen eta eskualdeko udalen izenean bere atxikimendua adierazi zuen.

Era berean, jakinarazi dute Maia-tzak 20 eta Tolosaldea Sahararekin elkarteek haur sahararrentzat antolatzen duten aterpetxea Alkizan kokatuko dela aurten. Eskerrak eman dizkiete alkizarrei eta, bereziki, Iñaki Irazabalbeitia alkateari "gai honetan jarriduen grina eta gogoarengatik".

Era berean, iragarri dute otsailak 22 eta 23an Amasa-Villabonako futbol zelaian Diasporan bizi diren sahararren arteko futbol txapelketa bat izango dela eta otsailaren 27ra begira (Saharar Errepublikar Arabiar Demokratikoaren sorrera), zenbait ekintza antolatu dituzte; hala nola, mozioak eta banderak udaletan eta elkarretaratzea.