Tolosa. Inauterien beroketa lanekin hasi ziren atzo tolosarrak. Goizean erraldoi eta buruhandiak kalera atera ziren eta Leidor aretoan ospatu zen Aiz Orratz elkartearen haur jaialdia. Mozorro lehiaketako sariak banatu zituzten eta lehenengo saria Ander Goikoetxea, Irune Goikoetxea, Aimar Lacalle eta Adur Lacallerentzat izan zen Zumardi berria mozorroarekin. Argazkian, sarituak izan ziren zenbait mozorro. Argazkia: M.S.S.