Tolosa - Zuhaitz Azokak urteurren borobila ospatuko du larunbatean. Tolosako urteko lehenengo azoka berezia izango da, eta aurten, 25. urteurrena izanik, are bereziagoa.

Euskal Herriko hainbat herritatik etorritako hamaika mintegik parte hartuko dute Triangulo plazan egingo den azokan. Postuak jarriko dituzte 8.30etik 14.00etara, eta bertan zuhaitza, zuhaixka, landare edota haziak eskuratu ahal izango dira, hala nola, fruta arbolak, pago edo haritzak bezalako baso landareak, edota apaingarri gisara erabiltzen direnak. Produktuak ikusi eta erosteaz gain, egun aproposa izango da landaketan izan daitezkeen zalantzak mintegietako arduradunei galde-tzeko.

Larunbateko azoka berezian parte hartuko dute ondorengo mintegiek, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroatik etorritakoak: Dorronsoro (Ataun), Belar (Zaldibar), Artadi (Igorre), Zubialde (Beintza-Labaien), Aleka Bioaniztasuna (Beizama), Ortuberri (Iurreta), Viveros Areitio (Zaldibar), Ines Flores (Anoeta), Guillen (Puiu), Aranburu (Aginaga-Usurbil) eta El Montañés (Tafalla).

aTADI KALEAN ERE Zuhaitz Azokaz gain, urtarriletik martxora bitarteko bigarren eta laugarren larunbatetan ere zuhai-tzak izaten dira azokan. Larunbatean presente egongo den Dorronsoro mintegiak Atadi kalean jarri ohi du bere postua, nahiz eta kasu honetan, eta azoka berezia izanik, Trianguloan egongo den. - M.S.S.