Villabona - Otsailaren 11ean hasi eta apirilaren 28a bitarte, astearteetan eta 20.00etan hasita, sei ikus-entzunezko ikusteko aukera izango da Gurea aretoan Villabona.dok dokumental zikloaren zortzigarren edizio honetan. Askotariko gai sozialak landuko dira eta sarrera bakoitzak bi euro balioko ditu.

Lehen hitzordua otsailaren 11an izango da, eta Womanhood dokumentala proiektatuko dute. Beryl Magoko lanaren zuzendariak bere istorioa kontatzen du; izan ere hamar urte zituela Emakumeen Mutilazio Genitala (EMG) jasan zuen eta badaki gaur egun kirurgia berreraikitzailea aukera bat dela, baina ez daki horrek hobeto sentitzen lagunduko dion.

Ikusi ahal izango den bigarren dokumentala Fredrik Gerttenen Push izango da, otsailaren 18an. Etxebizi-tzaren kostuak hirietan ezin bizitzea dakar eta hori salatzen du Leilani Farha aktibistak.

Martxoaren 10ean, Eneko Olasagastiren Ahizpatasun hariak izango da proposamena. Emakumearen aurkako indarkeria sexistaren aurkako proiektuaren historia kontatzen du.

Maider Oleagaren Muga deitzen da pausoa ikus-entzunezkoa proiektatuko da martxoaren 24an. Bertan kontatzen da nola bi emakume Donostiako etxe batean elkartzen diren: bata bizirik dago, zinemagilea, eta bestea, berriz, hilik dago, Elbira Zipitria euskaltzalea. Izan ere, Frankoren garaian euskara-eskola klandestinoa sortu zuen Elbirak.

Apirilaren 21ean, Bertha Gaztelumendiren Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala ikus ahal izango da Villabona. Gladys del Estal Ferreñoren istorioa kontatzen da, zein manifestazio antinuklear batera joan zen Tuterara eta guardia zibil baten tiroak hil zuen.

Zikloko azken lana apirilaren 28an proiektatuko da. Nae pasaran! ikus-entzunezkoak Eskoziako East Kilbride hiri txikiko langileen istorioa kontatzen du. Ikusleen Saria jaso zuen Film Luze onenari Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian 2019an.