Ibarra. Ikur garrantzitsua da Araneko iturria ibartarrentzat eta Udalak iturriaren mantentze lanak egin ditu azken hilabeteetan. Pipia zuen egurrak eta honen aurkako tratamentua eman behar izan zaio. Behin egokitze lanetan hasita, zutabe eta habe guztiak lixatu egin dira, egurra bistan jarriz, modu honetara itxuraz politagoa izango delako. Amaitzeko, dena bernizatu da denbora luzez iraun dezan. Argazkia: N.G.