Ibarra. Herriko hiru gunetan, Uzturre auzoan, Azkueko biribilgunean eta Idoiaga auzoan, asfaltatze lanei ekin zaie, zenbait lekutan lurzorua berritzea beharrezkoa baita. Helburu den gune bat amaitutakoan hurrengo gunean garatuko dira asfaltatze lanak eta, beraz, lanengantik sortu daitezkeen eraginak ez dira batera emango, txandaka baizik. Excavaciones y transportes Orsa SL arduratzen ari da lanez 75.000 euroko aurrekontuarekin. Bi asteren barruan lanak amaizea espero dute. Argazkian, Idoiagako lurzorua. Argazkia: N.G.