Zizurkil - Herritarrek osatutako Biala orain! plataformak ekintza berri bat iragarri du larunbaterako Zizurkil erditik pasatzen den trafikoa muga-tzeko irtenbide bat eskatzen jarraitzeko.

Ekitaldia 12.00etan hasiko da Joxe Arregi plazan. Bertan, erraldoien konpartsa izango da eta musikaz lagundutako ekitaldia izango da. Gainera, pintxoak eta edariak zerbitzatuko dira.

Herritarrek beren balkoi edo leihoan jartzeko banderak ere salduko dituzte. “Dauzkagun kutsadura eta segurtasun arazoak behin betirako mugatuz gure herriko bizimodua defendatzea eta herrigiroa berrindartzea da helburua”, azaldu dute plataformatik. Mobilizazioak egiten ari dira Gipuzkoako Foru Aldundiari saihesbidea egiteko konpromiso formala eskatzeko. - M.S.S.