Tolosa - ETB1-eko Dantzatzen den herria saio berria grabatzen ari da Tolosan eta igandean lipdub erraldoia egingo dute. Horretarako, herritarrei deialdia luzatu diete.

Tolosako kaleetan zehar dan- tza erraldoia grabatuko dute eta bertan parte hartzeko deia egin dute. Lipduba Triangulo plazan bukatuko da eta plaza jendez betetzeko helburua dute, 10.30etik aurrera. Bide batez, saioaren arduradunek eskatu dute txilaba edo mozorroren bat jantzita joatea.

Euskal herritarrak musikaren eta dantzaren inguruan biltzea du helburu Itziar Alduntzinek eta Gotzon Pozak gidatzen duten telebista saioak. Euskal Herrian barrena dabiltza herriak dantza baten inguruan biltzeko asmoarekin, besteak beste, Getaria, Gernika, Pasaia, Bermeo, Leitza, Bastida eta Lesakan. Igandean Tolosaren txanda izango da. Grabazioa ondoren telebistan emango dute. - M.S.S.