Alegia - Alegiako kirol eta kultur etxeek bazkidetza berritzeko kanpaina jarri dute martxan. Horrela, Inaxio Begiristain kirol eta kultur etxeko bazkide direnek, hil honetan izango dute bazkide txartelak berritzeko aukera. Berritze kanpaina horretan, hainbat baldin-tzak betetzen direla ziurtatuko dute lehenik.

Horrela, bazkide guztien kasuan, Udalak Alegian erroldatuta daudela ziurtatuko du. Horrekin batera, langabezian dauden bazkideek eta ikasleek ere ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Adin txikikoen kasuan, berriz, bere NANaren fotokopia eta kontu korronteko titularraren NANaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute. 65 urtetik gorakoek NANaren fotokopia aurkeztu beharko dute, hobariaz baliatu ahal izateko.

Kontu korronte zenbakia emanda duten bazkideen kasuan, lehenengo kuota urtarrilaren 15aren eta 18aren artean kargatuko zaie, helbideratuta duten kontu zenbakian. Bazkidetza urte osorako izango da eta prezio publikoen ordenantza arautzailean jasotako tarifa aplikatuko da. Bigarren kuota, urtean zehar kobratuko da.

Kuota helbideratu gabe eta bazkide izaten jarraitu nahi dutenen kasuan, urtarrilaren 20a baino lehen Kutxabankeko 2095 5020 03 1061513718 kontu korronte zenbakian egin behar dute dagokien kuotaren ordainketa eta ziurtagiria kultur etxean aurkeztu. 2019an bazkide izan eta baja eman nahi dutenek urtarrilaren 10a baino lehen kultur etxera joan eta hori jakinarazi behar dute, txartela entregatuz. - M.S.S.