Villabona. Ohitura da gurean urte berriari ongi etorria emateko mendi buelta egitea. Tolosaldean ere hainbat herritako mendizaleak bildu eta inguruko tontorren batera igotzeko hitzordua egin zuten. Aiztondoko kasuan, Villabonako Aizkardi Mendi Elkarteko kideak, ohitura duten moduan, Loatzora igo ziren (argazkian). Aizkardi elkarteak 2020 urterako egutegia prest du. Hilean behin mendi irteera bat egin ohi dute, martxoan Aizkardiren 52. Ibilaldi Neurtua egingo dute eta azaroan, berriz, 13. Argazki Rallya eta 37. Mendi Astea. Argazkia: Aizkardi