Oiartzungo Udalak, Kantagiltzak eta Ahotseneak elkarlanean, Euskal kantagintzari buruz Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria ikastaroa antolatu dute lehenengoz uztailaren 11 eta 12rako,

Musikari, letragile, hezitzaile eta kulturzaleentzat, euskarazko kantagintza aztertu, ikertu, hausnartu eta sustatzea du helburu ikastaroak: euskarazko kantagintzaren ekarpen historikoaz hausnartzea, letrak euskaraz sortzen trebatzen laguntzea, euskarazko kantagintzaren transmisiorako baliabideak ematea eta euskaraz kantatzeko grina trasmititzeko bideetan sakontzea.

Punta-puntako musikari eta idazleak ariko dira irakasle lanetan: Anari Alberdi, Itxaro Borda, Imanol Epelde, Fermin Etxegoien, Jon Maia eta Ihintza Orbegozo.

Kanterri ikastaroko izen-ematea dagoeneko irekita dago, ekainaren 24a arte Oiartzungo udal webgunean. Ikastaroaren prezioa 40 euro da (Berrialagun eta soldatagabeentzako, 35 euro), baina izango da egun bakarrean parte hartzeko aukera ere (25 euroren truke).

Kanterri ikastaroari buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, 943 491 034 telefonora deitu edo kantagiltza@gmail.com helbidera idatz daiteke.

Bestalde, Udalbiltzaren Geuretik sortuak sormen bekei esker, gaur Bost teilatu, bost film laburrez ostatutako pelikularen emanaldia izango da udaletxeko areto nagusian 18.30ean.

Gainera, igandean Ttanttakak Sexberdinak aurkeztuko du Haur-tzaro ikastolan 19.00etan. Sarrerak Garmendin daude salgai.