- Datorren larunbatean, hileko hirugarren asteburua izanik eta ohiturari jarraituz, urteko bosgarren kantujira izango da Lezon. Segizioa Aiton Bordatik abiatuko da 12.30ean, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren plazan amaiera emateko. Nahi duen guztia ekintza honetan parte hartzera gonbidatuta dago, euskal abestiak gustuko izatea baino ez da behar.