- Trintxerpeko Jai Ba-tzordeak bihar 2022ko Karmengo jaiak antolatzeko lehen bilera egingo du, 20.00etan Trintxerpeko alkateordetzan. Aurtengo jaiak uztailaren 14 eta 17a bitarte izango dira, ostegunetik igandera. Jai Batzordea edonoren-tzat irekia da eta horregatik jaietan lagundu nahi dutenei, zerbait antolatu nahi dutenei edota jaietan besterik gabe interesa duten guztiei parte hartzeko gonbita egiten zaie.