- Pasaiako liburutegiek ipuin kontaketa saioak antolatu dituzte aste honetarako lau barrutietan.

Lur Korta ipuin kontalariak Ipuinekin jolasean emanaldia eskainiko die lau urtetik gorako haurrei.

Saioak bihar Donibaneko kulturguneko Topagune gelan, asteartean San Pedroko liburutegian, asteazkenean Antxoko kultur etxean eta ostiralean Trintxerpeko alkateordetzan izango dira.

Liburutegiek aditzera eman dutenez, emanaldi guztiak 17.30ean hasiko dira eta haurrak bertaratzera eta parte hartzera animatu nahi dituzte.