- Oarsoaldea Euskara Ba-tzordeak beste urte batez euskararen normalizazioa sustatzeko helburuz, programa berri bat abian jarri du. Aurten ere lanketa berezia egingo da merkataritza sektore jakin batekin eta estetika zentroak aukeratu dituzte. Aurtengo kanpainaren leloa Euskaraz ederrago! da. Dagoeneko 46 establezimendu batu dira kanpainara.

Atzo eskualdeko Udalen eta marketari elkarteen ordezkariek egindako aurkezpenean, kanpainan parte hartzen duten establezimenduek jaso dituzten doako zerbitzuak azaldu zituzten: 100 egun, 100 hitz egutegia egunero hitz berri bat ikasteko; estetika alorreko hiztegitxoa eta Euskaraz ederrago! leloa daraman lanpasa sarreran jartzeko.

Gainera, otsailetik hona, doako zerbitzu eskaintzaren bitartez, jendaurrean dituzten idatzi eta oharrak euskaraz jartzen lagundu zaie. Kanpainaren bultzatzaileek hizkuntz paisaiak duen garrantzia azpimarratu zuten.

Bestalde, euskaraz aritzen diren bezeroek ere saria izango dute. Hala, urriaren 15etik aurrera, estetikako establezimenduek ispilu-orrazi sortak banatuko dituzte.

Honen guztiaren inguruko berri oraindik ez duen establezimendu jaberen bat balego, eta kanpaina interesatuko balitzaio, bere herriko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri besterik ez du.